'Administrazioa zugandik gertu' ekimenaren barruan tramite elektronikoei buruzko saio praktikoa egingo dute. Izena eman nahi dutenek adtc.gipuzkoa@correo.gob.es helbide elektronikora idatzi behar dute. Doakoa da eta hamabost toki daude.
Oporrak Bakean egitasmoaren bidez haur sahararrek aukera dute udarako bi hilabete (uztaila eta abuztua) Euskal Herrian igarotzeko. Parte hartu nahi duten familiek otsailaren 15era arteko epea dute izena emateko, horrela: www.oporrakbakean.eus webgunea, oporrakbakean@gmail.com helbide elektronikoa edota 696 01 47 86 telefonoa.
Miguel Angel Felipe Torres margolariak teknika horrekin egindako koadro ugari jarri ditu ikusgai eta salgai Jalgi kafe antzokian. Lasarte-Oria, Zubieta edota Donostiako paisaia ugari ikusiko dituzte esposizioa ikustera joaten direnek.
| Apirila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | |||