2026-2027 ikasturtean 25 urte beteko ditu Kukukak eta ospakizuna prestatze aldera topaketa irekiak egingo dituzte. "Egungo zein izandako Kukukako ikasle, irakasle eta laguntzaile guztiak gonbidatuta zaudete, denon artean beteko baititugu 25 urte", jakinarazi dute.
Oporrak Bakean egitasmoaren bidez haur sahararrek aukera dute udarako bi hilabete (uztaila eta abuztua) Euskal Herrian igarotzeko. Parte hartu nahi duten familiek otsailaren 15era arteko epea dute izena emateko, horrela: www.oporrakbakean.eus webgunea, oporrakbakean@gmail.com helbide elektronikoa edota 696 01 47 86 telefonoa.
Miguel Angel Felipe Torres margolariak teknika horrekin egindako koadro ugari jarri ditu ikusgai eta salgai Jalgi kafe antzokian. Lasarte-Oria, Zubieta edota Donostiako paisaia ugari ikusiko dituzte esposizioa ikustera joaten direnek.
| Apirila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | |||