Hil honetako jarduera izan ohi da, Lasarte-Orian, Baserriko produktuen azoka. Hamaikagarrena iragarri dute antolatzaileek, eta esan, askotariko produktuen eskaintza egingo dietela ekoizle eta baserritarrek bertaratzen diren bezeroei.
12:00etan, auzo elkarteko lokalean, Heriotzaz, beldurretik maitasunera saioa. Maddi Ane Txoperena, Ane Labaka eta Oihana Iguaran ariko dira bertsotan; gaiak Amaia Agirrek jarriko dizkie eta Nere Erkiagak aurkeztuko du ekimena. 16:30ean, auzo elkarteko lokalean, Porrotx eta Marimotots pailazoekin tailerra egingo dute gaztetxoek, baita auzo elkarte pareko parkean zuhaitz bat landatu ere. Ondoren, festa horretan ohikoa den sardina jana egingo dute.
Zero Sette Akordeoi Orkestrak antolatutako jarduera da. Sarrera doakoa da.
The Beatles taldearen kanta ezagunenak joko dituzte.
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |