Zabaleta-Berri eta Zataraingo gune publikoetan estalkiak jartzeari buruzko bilera irekia egingo du udalak.
Australian Ballet konpainiak oholtzaratutako 'Coppelia' ikuskizunaren emanaldi digitala proiektatuko dute Danok Kide elkarteak eta udalak. Sarrerek 7,5 euro balio dute aurrez eskuratuz gero, eta, egunean bertan erosiz gero, 9 euro.
Irudia, liburua eta sormena uztartzen dituen erakusketa ekarri dute Udal Liburutegira, herritarrek hilabete osoan zehar ikus dezaten.
Jalgi Kafe Antzokian margolan erakusketa berri bat jarri dute, Dolores Lameiras herritarrarena. Taberna horretan jarri dituen koadroak ikusi nahi dituztenek maiatz erdialdera arte izango dute horretarako aukera, astearteetatik igandeetara, establezimenduaren ohiko ordutegian.