Osteguna, maiatzak 8



11:00
13:00

Txapa banaketa

Okendo plaza, Lasarte-Oria | Bestelakoak

Euskaraldian zehar Ahobizi edo Belarriprest gisa identifikatzeko txapak banatuko dituzte.

Txapa banaketa Okendo plaza

Euskaraldian zehar Ahobizi edo Belarriprest gisa identifikatzeko txapak banatuko dituzte.


18:00
20:00

Txapa banaketa

Lasarte-Oria | Bestelakoak

Euskaraldian zehar Ahobizi edo Belarriprest gisa identifikatzeko txapak banatuko dituzte.

Txapa banaketa

Euskaraldian zehar Ahobizi edo Belarriprest gisa identifikatzeko txapak banatuko dituzte.


19:00
21:00

'Energia trantsizioa bai, baina nola?' mahai ingurua

Sutegi aretoa (Usurbil), Lasarte-Oria | Hitzaldia

Sortalde Usurbilgo Energia Komunitateak trantsizio ekosozialari buruzko solasaldi bat aurrera eramango du. "Punta-puntako hiru ikerlari" gonbidatuko ditu: Aitziber Sarobe, Iñaki Barcena eta Markel Peñalva.

'Energia trantsizioa bai, baina nola?' mahai ingurua Sutegi aretoa (Usurbil)

Sortalde Usurbilgo Energia Komunitateak trantsizio ekosozialari buruzko solasaldi bat aurrera eramango du. "Punta-puntako hiru ikerlari" gonbidatuko ditu: Aitziber Sarobe, Iñaki Barcena eta Markel Peñalva.


19:00
20:00

Milakultura jaialdia prestatzeko hirugarren bilera

Ttakunenea elkartea (Iñigo de Loiola, 6), Lasarte-Oria | Bilera

Lasarte-Oriako Bizipoza taldeko kideek Milakultura jaialdia aurrera eramango dute hilaren 23an eta nondik norakoak prestatzeko hirugarren eta azken bilera egingo dute.

Milakultura jaialdia prestatzeko hirugarren bilera Ttakunenea elkartea (Iñigo de Loiola, 6)

Lasarte-Oriako Bizipoza taldeko kideek Milakultura jaialdia aurrera eramango dute hilaren 23an eta nondik norakoak prestatzeko hirugarren eta azken bilera egingo dute.


08:00

Literatur lehiaketetan parte hartzea

Manuel Lekuona Kultur Etxea, Lasarte-Oria | Literatura

Helduen nahiz haurren sariketak martxan jarri ditu Lasarte-Oriako Udalak, urtero bezala, "euskarazko eta gaztelaniazko literatura sorkuntza bultzatzeko", Kultura zinegotzi Ainara Elicecheak jakinarazi duenez. Lanak aurkezteko maiatzaren 16ra arte izango dute idazleek. Helduen lehiaketa 34. aldiz aurrera eramango dute, eta gaztetxoena, 37. aldiz. Elicecheak nabarmendu du "talentu berriak aurkitzeko" ez ezik, ekimenak baliagarriak direla "euskararen eta literaturaren erabilera bultzatzeko". Idazlanek bete beharreko baldintzei buruzko eta sariketei buruzko informazio guztia oinarrietan eskura dezakete herritarrek, baina zinegotziak zenbait xehetasun aurreratu ditu. Obrek originalak eta aurretik inon argitaratu gabeak izan beharko dute eta izengoiti bat erabili beharko dute egileek aurkezterakoan, norberaren datu pertsonalen orria lan horri aparte atxikita. Epaimahaiko kideek urrian deliberatuko dute eta sariak azaroaren 22an banatuko dituzte, kultur etxeko hitzaldi aretoan.

Literatur lehiaketetan parte hartzea Manuel Lekuona Kultur Etxea

Helduen nahiz haurren sariketak martxan jarri ditu Lasarte-Oriako Udalak, urtero bezala, "euskarazko eta gaztelaniazko literatura sorkuntza bultzatzeko", Kultura zinegotzi Ainara Elicecheak jakinarazi duenez. Lanak aurkezteko maiatzaren 16ra arte izango dute idazleek.

Helduen lehiaketa 34. aldiz aurrera eramango dute, eta gaztetxoena, 37. aldiz. Elicecheak nabarmendu du "talentu berriak aurkitzeko" ez ezik, ekimenak baliagarriak direla "euskararen eta literaturaren erabilera bultzatzeko". Idazlanek bete beharreko baldintzei buruzko eta sariketei buruzko informazio guztia oinarrietan eskura dezakete herritarrek, baina zinegotziak zenbait xehetasun aurreratu ditu. Obrek originalak eta aurretik inon argitaratu gabeak izan beharko dute eta izengoiti bat erabili beharko dute egileek aurkezterakoan, norberaren datu pertsonalen orria lan horri aparte atxikita. Epaimahaiko kideek urrian deliberatuko dute eta sariak azaroaren 22an banatuko dituzte, kultur etxeko hitzaldi aretoan.


08:00

Bozketa epea

Lasarte-Oria, Lasarte-Oria | Bestelakoak

Euskaraldiko bideo laburren lehiaketara bidalitako lanak bozkatu ahalko dituzte herritarrek.

Bozketa epea Lasarte-Oria

Euskaraldiko bideo laburren lehiaketara bidalitako lanak bozkatu ahalko dituzte herritarrek.


10:00

Gasteizera joateko autobusa

Lasarte-Oria | Mobilizazioa

Hilabeteotan bildutako sinadurak Eusko Legebiltzarrera eramango dituzte pentsiodunek. Herriko eragileak autobusa antolatu du ekimenarekin bat egin nahi duten herritarrek joateko aukera izan dezaten. Tiburtzio Artizar tabernan edo Biyak Bat adinekoen egoitzan eros ditzakete txartelak, 12 euroren truke. Horretarako azken eguna maiatzaren 11 izango da. 08:30ean abiatuko dira Gasteizera, Tajamar biribilgunetik. 11:00etan izango da manifestazioa eta 13:15ean itzuliko dira Lasarte-Oriara.

Gasteizera joateko autobusa

Hilabeteotan bildutako sinadurak Eusko Legebiltzarrera eramango dituzte pentsiodunek. Herriko eragileak autobusa antolatu du ekimenarekin bat egin nahi duten herritarrek joateko aukera izan dezaten. Tiburtzio Artizar tabernan edo Biyak Bat adinekoen egoitzan eros ditzakete txartelak, 12 euroren truke. Horretarako azken eguna maiatzaren 11 izango da.

08:30ean abiatuko dira Gasteizera, Tajamar biribilgunetik. 11:00etan izango da manifestazioa eta 13:15ean itzuliko dira Lasarte-Oriara.


10:00

Erakusketa

Jalgi Kafe Antzokia, Lasarte-Oria | Erakusketa

Jalgi Kafe Antzokian margolan erakusketa berri bat jarri dute, Dolores Lameiras herritarrarena. Taberna horretan jarri dituen koadroak ikusi nahi dituztenek maiatz erdialdera arte izango dute horretarako aukera, astearteetatik igandeetara, establezimenduaren ohiko ordutegian.  

Erakusketa Jalgi Kafe Antzokia

Jalgi Kafe Antzokian margolan erakusketa berri bat jarri dute, Dolores Lameiras herritarrarena. Taberna horretan jarri dituen koadroak ikusi nahi dituztenek maiatz erdialdera arte izango dute horretarako aukera, astearteetatik igandeetara, establezimenduaren ohiko ordutegian.

 
Motak:
Guneak:

Egutegia

Maiatza
al ar az og ol lr ig
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  
Ekaina
al ar az og ol lr ig
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30            

Urte osoko agenda ikusi »»