8 urtetik gorako haurrei zuzendutako robotika hezigarriko bi tailer egingo dituzte liburutegian, Lego Spike erabiliz. Saio bakoitzean gehienez hogei parte hartzaile arituko dira, eta Discover Bricks enpresak gidatuko du. Jarduera horren helburua da pentsamendu logikoa, sormena eta talde lana garatzea jolasa eta programazioaren bitartez.
Doos Colectivo taldeak 'Tierra de nadie' dantza ikuskizunaren emanaldia egingo du. Sarrerek 6 euro balio dute.
Irudia, liburua eta sormena uztartzen dituen erakusketa ekarri dute Udal Liburutegira, herritarrek hilabete osoan zehar ikus dezaten.
Jalgi Kafe Antzokian margolan erakusketa berri bat jarri dute, Dolores Lameiras herritarrarena. Taberna horretan jarri dituen koadroak ikusi nahi dituztenek maiatz erdialdera arte izango dute horretarako aukera, astearteetatik igandeetara, establezimenduaren ohiko ordutegian.