Zainketa aringarrietako osasun langileak dira Eli Elizegi eta Iñigo Suberbiola herritarrak. Euren egunerokoan paziente eta senideengandik jaso ohi dituzten duda eta galderak argitzeko nahietik abiatuta, solasaldi bat prestatu dute eta gaur ariko dira, Arrieskalleta elkartean (Kale Nagusia, 10), euskaraz, 18:00etatik 20:00etara. Sarrera doakoa da egoitzako tokiak bete arte eta elkarteko bazkideek lehentasuna izango dute.
Irudia, liburua eta sormena uztartzen dituen erakusketa ekarri dute Udal Liburutegira, herritarrek hilabete osoan zehar ikus dezaten.