Independentziara eguna antolatu du Lasarte-Oriako Ernaik. Hau izango da egitaraua: 18:00etatik aurrera, hitzaldia eta erakusketa Xirimiri elkartean. Ondoren, karropoteoa. 21:30ean, afaria, Xirimiri elkartean, eta, ostean, bingo musikatua. Menua, aukeran: entsalada, oilaskoa edo seitana saltsan eta edaria. Tiketek 8 edo 12 euro balio dute, jatekoaren arabera. Izena emateko: 620 62 75 53.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren altzoan talde eragile bat eratu dute Lasarte-Orian. Hileroko pentsioak Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarekin parekatzea eskatzen duen Herri Ekimen Legegilea babesteko atxikimenduak jasotzen ari dira eta aurreneko asteetan 840 izendapen bildu dituzte dagoeneko. Horri lotuta, aurkezpen bilera bat egingo dute Biyak Bat adinekoen egoitzan.
Okendo Zinema Taldeak bosgarrenez aurrera eramango du Euskal Dokumentalen Zikloa, udalarekin lankidetzan. Oskar Alegriak zuzendutako 'Zinzindurrunkarratz' lana emango dute. Sarrerek 6 euro balio dute eta bertaratzen direnek aukera izango dute amaieran zuzendariarekin hitz egiteko.
Plan bikaina proposatu dute Earra! bertso eskolako kideek ostiral iluntzerako: bertso afaria, 21:30etik aurrera, Ttakunenea elkartean. Menu hauxe dastatuko dute bertaratzen direnek: olibak, fueta eta natxoak guakamolearekin, hasteko; saiheskiak letxuga entsaladarekin; eta, postrerako, kontesa tarta izoztua. Halaber, antolatzaileek jakinarazi dute aukera beganoa ere eskura dutela herritarrek. Otordurako txartelek 15 euro balio dute eta osteguna izango da horiek eskuratzeko eguna. Erosi nahi dituztenek Ttakun Kultur Elkartearen bulegora (Geltoki kalea, 4) bertaratu behar dute, 09:00etatik 13:00etara edo 16:00etatik 18:00etara.
Itsaspeko argazkilari ospetsu ugarik ateratako irudiak erakutsiko dituzte CIMASUB zikloaren barruko jarduera honetan.