Independentziara eguna antolatu du Lasarte-Oriako Ernaik. Hau izango da egitaraua:
- 18:00etatik aurrera, hitzaldia eta erakusketa Xirimiri elkartean. Ondoren, karropoteoa.
- 21:30ean, afaria, Xirimiri elkartean, eta, ostean, bingo musikatua. Menua, aukeran: entsalada, oilaskoa edo seitana saltsan eta edaria. Tiketek 8 edo 12 euro balio dute, jatekoaren arabera. Izena emateko: 620 62 75 53.