2025/02/21 18:00 - 19:30

Hitzaldia

Aurkezpen bilera

Aurkezpen bilera
Biyak Bat egoitza (Kale Nagusia, 40), Lasarte-Oria

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren altzoan talde eragile bat eratu dute Lasarte-Orian. Hileroko pentsioak Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarekin parekatzea eskatzen duen Herri Ekimen Legegilea babesteko atxikimenduak jasotzen ari dira eta aurreneko asteetan 840 izendapen bildu dituzte dagoeneko. Horri lotuta, aurkezpen bilera bat egingo dute Biyak Bat adinekoen egoitzan.