IIkastetxeetako haurrek Inauteriak ospatuko dituzte: 15:15ean, Sasoeta-Zumaburu ikastetxeko ikasleek denboraren makinan atzera egingo dute, Sasoeta-Zumaburu ikastetxea, Sasoeta eraikina. 15:15ean, Landaberri ikastolako handiak Inauteriak ospatuko dituzte, Landaberri ikastola, Zubieta eraikina. 15:30ean, Landaberri ikastolako txikiek Euskal Inauteriak ikuskizuna eskainiko dute, Landaberri ikastola, Garaikoetxea eraikina.
2 eta 8 urte arteko haur eta gaztetxoentzako jaia antolatu du Ttakun Kultur elkarteak: 17:30ean, mozorro lehiaketa. 17:50ean, lehiaketako sari banaketa. 18:00etan, disko haur festa. Sorpresa gozoa eta photocalla izango dira.
9 eta 16 urte arteko gazteentzako jaia antolatu du Ttakun Kultur elkarteak: 18:00etan, mozorro lehiaketa. Ostean, lehiaketako sari banaketa, gazte kontzertua eta disko festa. Merienda eta photocalla izango dituzte.
CIMASUB 2019ko argazki onenen erakusketa ikusgai izango da.