Asteazkena, irailak 30



19:00
20:30

Elkarrizketa eta aitortza ekitaldia

Zabaletako auzo elkartea (Basotxo plaza), Lasarte-Oria | Bestelakoak

Lau hamarkadaren ostean, joan den Uztailaren 7an hartu zuen erretiroa Arritxu Iribar kirol kazetariak (Zumaia, 1963). Euskal Herri luze-zabalean etxekoa da haren ahotsa. Euskarari egindako ekarpenagatik, harrobiari emandako tratuarengatik, kirol kazetaritzan emakumeen presentzian bide bat irekitzeagatik, elkartasunari ateak zabaltzeagatik... Kirolariek, antolatzaileek, kirol erakundeek, zaleek, entzuleek... esparru askotako jendearen esker ona jaso du.  "Gainezka nago, zurrunbilo batean sartuta oraindik" Baina tarte bat hartuko du Zabaleta Auzolan Elkartearen gonbiteari erantzunez Lasarte-Oriara etorri eta urte luzeetan lankide izan duen Joxemari Apaolaza euskal kirol kazetariaren galderei erantzuteko. Ekitaldian Bizipoza Elkarteko lagunek, tartean kirolari ezagunek, aitortza eskainiko diote eta bukaeran mokadutxoa eta tertulia ez dira faltako. Saioa auzotar eta herritarrentzat irekia izango da.

Elkarrizketa eta aitortza ekitaldia Zabaletako auzo elkartea (Basotxo plaza)

Lau hamarkadaren ostean, joan den Uztailaren 7an hartu zuen erretiroa Arritxu Iribar kirol kazetariak (Zumaia, 1963). Euskal Herri luze-zabalean etxekoa da haren ahotsa.

Euskarari egindako ekarpenagatik, harrobiari emandako tratuarengatik, kirol kazetaritzan emakumeen presentzian bide bat irekitzeagatik, elkartasunari ateak zabaltzeagatik... Kirolariek, antolatzaileek, kirol erakundeek, zaleek, entzuleek... esparru askotako jendearen esker ona jaso du.

 "Gainezka nago, zurrunbilo batean sartuta oraindik"

Baina tarte bat hartuko du Zabaleta Auzolan Elkartearen gonbiteari erantzunez Lasarte-Oriara etorri eta urte luzeetan lankide izan duen Joxemari Apaolaza euskal kirol kazetariaren galderei erantzuteko. Ekitaldian Bizipoza Elkarteko lagunek, tartean kirolari ezagunek, aitortza eskainiko diote eta bukaeran mokadutxoa eta tertulia ez dira faltako. Saioa auzotar eta herritarrentzat irekia izango da.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Iraila
al ar az og ol lr ig
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        
Urria
al ar az og ol lr ig
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Urte osoko agenda ikusi »»