Asteartean jarriko ditugu salgai maratoiko otorduetarako txartelak

Txintxarri Aldizkaria

Herritarrak, Euskararen 10. Maratoialdiko bazkarietako batean, jaten hasi aurretik abesten.

Sentimendu eta gauza asko piztuko zaizkigu hilaren 17an eta 18an, XI. Euskararen Maratoian. Horien artean, gosea. Hori horrela, antolatzaileek iragarri dute lau otordu antolatu dituztela, egun bakoitzeko bi, bazkaria eta afaria. Horietarako guztietarako txartelak Ttakun Kultur Elkartearen bulegoan (Geltoki kalea 4, behea) saltzen hasiko gara asteartean, hilak 6. Pertsona heldu bakoitzak, gehienez ere, bosna tiket eskuratu ahalko ditu otordu bakoitzeko. 

Bazkaltzeko zein afaltzeko menu basalak eta beganoak izango dituzte aukeran herritarrek. Argazki galeria honetan jaso ditugu aukera eta prezio guztiak:

Ttakun Kultur Elkartearen bulegoko ordutegia hauxe da: 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Astelehen goizetan eta ostiral arratsaldeetan itxita dago harrera.