Maratoia aurrera eramateko laguntzaileak behar dituzte

Txintxarri Aldizkaria

'Piztu! Sugarra gu gara' lelopean aurrera eramango dute XI. Euskararen Maratoia hilaren 17an eta 18an. Ospakizun ekitaldi bat baino askoz gehiago izango da, eta hau guztia gauzatzeko ezinbestekoa da herritarren laguntza.

Horregatik, edozertan laguntza emateko prest dauden herritarrek dagoeneko zerrendatuta dauden zereginetan izena eman dezakete: Otorduak zerbitzatzen, photocall-ean argazkiak ateratzen, kamisetak saltzen, bideoz grabatzen, aurreko edo ondorengo lanak aurrera eramatera laguntzen...

Bete formularioa ondorengo formularioa: labur.eus/maratoianlagundu eta parte hartu XI. Euskararen Maratoian!

Zalantzarik izanez gero deitu TTAKUN KULTUR ELKARTERA 943-37 14 48 edo zatoz bulegora: Geltoki kalea 4, behea helbidean ikusiko dugu elkar.