Erlojupeko lasterketa, mezularitzaren baitan

Txintxarri Aldizkaria 2026ko uztailaren 19a

'Alonso, ezinezko mandatuen mezularia eta galdutako gutuna' haurrentzako antzezlana eskaini zuten Hortzmuga Teatroko kideek Okendo plazan, ostiralean. 

Garrantzi handiko gutuna bidali behar du Alonsok, baina ez da zein den mezu horren hartzailea. Nabigaziorako sistema izorratu egin zaio, eta enkargua betetzeko, protagonistak mundu osoan zehar bidaiatu behar du, Ane izeneko laguntzailearekin batera. Misterioa argitzeko, Lasarte-Oriako publikoaren laguntzaz ere baliatu zen Alonso. 

Azken emanaldia 

Datorren ostiralean, hilaren 24an, 'Eraitsi SL' antzezlana eskainiko dute Goitibera konpainiako antzezleek. Okendo plazan emango da, eta sarrera doakoa da. Eguraldi txarra eginez gero, Oriarteko patioan eskainiko dute ikuskizuna.