Karpa erraldoia bihurtu dute Lasarte-Oria

Txintxarri Aldizkaria 2026ko uztailaren 12a

'Zirku kalejira' emanaldia eskaini dute Zirkun Zirko taldeko kideek, hilabete honetako kaleko emanaldien baitan. Hilaren 24ra arte Okendo plazan emango dira bestea; eguraldi txarra eginez gero, Oriarten ospatuko dira. 

Karpa erraldoia izan da arratsalde batez Lasarte-Oria. Izan ere, Okendo plazan ekin diote emanaldiari Zirkun Zirkoko kideek, eta ordubete luzez erdiguneko kaleetatik barrena aritu dira. Noizbehinka, parada ere egin dute, zenbait txokotan. 

Zintak, malabarak edota globoz egindako figurak. Ekitaldi ederra eta koloretsua eskaini diete inguruan batu zaizkien herritarrei; gazteei zein helduei. Musikaz ere baliatu dira giro alaia sortzeko. Hainbeste pertsona erakarri dituzte, zirkoko kide batek harrituta adierazi duela ez zuela hain harrera beroa espero. 

Gainerako emanaldiak 

Datorren ostiralean, hilaren 17an, 'Alonso, ezinezko mezularia eta galdutako gutuna' antzerki interpretatuko dute Hortzmuga teatroko kideek. Okendo plazan egingo da, eta euria egingo balu, Oriate institukoko patioan.

Erlazionatuak