Oreretako konpainiaren arabera, "egungo aniztasun sozialaren eta kulturalaren ispilu" dira hirietako eta herrietako kaleak. Ideia horri irmoki helduta ondu dute lasarteoriatarrei eskainitako 'Kale hizketak' emankizuna. Dantza urbanoa, tradizionala eta flamenkoa uztartu dituzte ordubete inguruko dantzaldian, eta hiru dantzarik parte hartu dute. Hori ez ezik, zuzeneko musikaz ere eskaini dute; perkusioa eta elektronikoa, esate baterako.