Jai "aske, errespetuzko eta seguruak" aldarrikatzeko zapiak eta banderolak banatuko dituzte

Txintxarri Aldizkaria 2026ko ekainaren 16a

Ate joka ditugun sanpedroen aurretik mezu "argia" zabaldu du udalak: "Herritar guztionak dira jaiak eta askatasun, errespetu eta bizikidetza giroan gozatu behar ditugu". Mezu hori indartze aldera 'Lasarte-Oria gurea da! Jaiak gureak dira!' lelodun zapiak eta banderak banatuko ditu datozen egunetan Emakumeen Etxean nahiz Okendo plazan, doan.

Kanpaina horren bidez udalak bereziki azpimarratu nahi du "emakumeek eta sexu genero disidentziek espazio publikoa askatasunez okupatzeko duten eskubidea, jaietako bizitzan erabat parte hartzeko duten eskubidea eta edozein indarkeria edo diskriminazio egoeraren aurrean komunitatearen babesa izateko duten eskubidea".

Banaketa egun, ordu eta tokiak

Hilak 18, osteguna

  • 11:00etatik 16:00etara, Emakumeen Etxean.

Hilak 19, ostirala

  • 11:00etatik 16:00etara, Emakumeen Etxean.

Hilak 25, osteguna

  • 09:00etatik 14:00etara, Emakumeen Etxean.

Hilak 26, ostirala

  • 09:30etik 11:45era, Okendo plazan.

Erlazionatuak