San Pedro Jaietako egitaraua aurkeztu dute

Txintxarri Aldizkaria 2026ko ekainaren 9a

Egitaraua prestatzerako orduan herriko eragile ugarik izandako prestutasuna eta emandako laguntza nabarmendu dituzte udal ordezkariek.

Hilaren 26etik 30era ospatuko ditugu San Pedro Jaiak. Ohi bezala, haurren txupinazoarekin hasiko da festa eta su festarekin bukatuko da. Suziriak, ordea, ez dituzte Andatza plazatik jaurtiko, Sasoeta LH ikastetxeko patiotik baizik. Egitarauko ekimenetako asko herriko eragileekin lankidetzan antolatu ditu udalak eta 320.000 bideratu ditu programa prestatzera.

Berriki omendua nor izango den eta egitarauaren eskuorria zein kartelek ilustratuko duen iragarri ostean, hurrengo urratsa egin eta egitarauaren beraren berri eman dute udal gobernuko ordezkariek, ekimenetako asko antolatzeaz arduratuko diren herriko eragileetako kideekin batera. Topaleku ohikoenean elkartu diren arren, Okendo plazan alegia, Agustin Valdivia alkateak eta Jaiak departamentuko zinegotzi Txus Alonsok argi utzi dute festak deszentralizatzearen alde egin dutela aurten ere eta enparantza horrez gain erabiliko dituztela beste gune ugari ere, hala nola Andatza, Isla eta Jaizkibel plaza edota Oriarte Landaberri institutuko patioko gazteen gunea.

Duela zenbait urte erabaki zutenari jarraiki, aurtengo sanpedroek ere gozatzeko bost egun izango dituzte, kasu honetan, hilaren 26tik 30era. Haurren txupinazoarekin lehertuko da jaia eta su festarekin bukatuko da, baina ez Andatza plazan, Sasoeta LH ikastetxeko patioan baizik. Agerraldian, "musika programazioaren kalitatea" nabarmendu zuen Alonsok. Ez alferrik, programa osatzera bideratutako 320.000 euroetatik erdiak baino gehiago (177.173,12 euro) alor horretara bideratu baititu udalak, musikariak kontratatzeko eta ikuskizunen behar teknikoak estaltzeko. "Izen sendoak eta herriko artisten presentzia uztartu ditugu aurten ere", gehitu du. Kaleko animazioa indartu dutela ere azaldu du, ez emanaldi kopuruagatik, horien "kalitateagatik" baizik.

Egitaraua etxez etxe banatzen hasi direla eta aurten publizitaterik gabeko eskuorria landu dutela zehaztu du Valdiviak, herritarrentzat "erakargarriagoa, garbiagoa eta erosoagoa" izan dadin. Hauek dira eskuliburuan jaso dituzten ekimen guztiak:

Egitaraua

Hilak 26, ostirala

  • 10:00etatik 12:00etara, Maialen Chourraut kiroldegian, 5 eta 12 urte arteko haurrentzako ur festa.
  • 12:00etan, udaletxe zaharreko balkoitik, haurren txupinazoa.
  • 12:30ean, udaletxean, Gure Patxintxiak sariak irabazi dituztenei aitortza ekitaldia.
  • 14:00etan, Atsobakar parkean, herri bazkaria. Bazkalostean ur jolasak egingo dituzte auzoan barrena.
  • 16:30ean, Oria auzotik abiatuta, Sorgin Dnatza.
  • 18:30ean, kultur etxetik abiatuta, Oaintxe in deu! txarangako kideen emanaldia.
  • 18:30ean, Jaizkibel plazatik abiatuta, Arranopola txarangako kideen emanaldia.
  • 19:00etan, udaletxeko balkoitik, txupinazoa eta jaietako pregoia, omendua izango den Lasarte-Oriako Gurutze Gorriaren eskutik.
  • 20:15ean, Okendo plazan, Tio Teronen Semeak taldearen emanaldia.
  • 22:30ean, Kale Nagusian barrena, zezensuzkoa.
  • 23:00etan, Okendo plazan, JAGOBA taldearen emanaldia.
  • 23:00etatik 03:30era, Oriarte Landaberriko gunean, Vidu eta ABIBA DJak.
  • 23:50ean, Okendo plazan, Hazas-en kontzertua.
  • 00:30ean, Jaizkibel plazan, La Otra Oreja taldearen kontzertua.
  • 01:30ean, Okendo plazan, Mirariren kontzertua.

Hilak 27, larunbata

  • 06:30ean, Okendo plazatik abiatuta, Arranopola txarangako kideen emanaldia.
  • 07:00etan, Sasoeta LH ikastetxean, Saka ganadu etxearen eskutik, xexenak.
  • 11:00etan, Kale Nagusitik abiatuta, haurren danborrada.
  • 11:30etik 13:30era, gazteentzako parkea Andatza plazan. Euria egiten badu, jarduera eten eta Loidibarren pilotalekura eramango dute, 20:30ak arte.
  • 12:00etan, Okendo plazan, Biyak Bat egoitzako dantzarien erakustaldia.
  • 13:00etan, Isla plazan, Voces Navarras taldearen jota emanaldia.
  • 16:00etatik 17:00etara, Michelin kirol gunean, bola eta toka tirada.
  • 16:30etik 18:30era, Andatza plazan, gazteentzako parkea. Euria egiten badu, jarduera eten eta Loidibarren pilotalekura eramango dute, 20:30ak arte.
  • 18:00etan, Biyak Bat-en egoitzan, sari banaketa.
  • 18:00etatik aurrera, herrian barrena, erraldoi eta buruhandien konpartsa herriko kaleetan zehar.
  • 18:00etan, Okendo plazatik abiatuta, giza dorreak, Vilafranca del Penedes (Katalunia) hiritik etorritako Falcons taldeko kideen eskutik.
  • 19:00etan, Jaizkibel plazatik abiatuta, Dinbi Banda herriko taldearen batukada emanaldia.
  • 22:30ean, Kale Nagusian barrena, zezensuzkoa.
  • 23:00etan, Okendo plazan, Chambao taldearen kontzertua.
  • 23:00etan, Isla plazan, Pasarela orkestraren emanaldia.
  • 23:00etatik 03:30era, Oriarte Landaberriko gunean, DJ Vidu eta DJ Nemux.

Hilak 28, igandea

  • 06:00etan, Okendo plazatik abiatuta, Arranopola txarangako kideen emanaldia.
  • 06:30ean, Elizatze plazan, txokolate jana.
  • 07:00etan, Sasoeta LH ikastetxean, xexenak.
  • 11:00etan, Loidibarren pilotalekuan, pilota txapelketetako finalak benjamin, alebin eta infantilen kategorietan.
  • 11:30etik 13:30era, Andatza plazan, haurrentzako ur parkea.
  • 12:00etan, Jaizkibel plazatik abiatuta, Txaranga del Oria taldearen emanaldia.
  • 14:00etan, Tximistarreta parkean, herri bazkaria, DJ batek girotuta: mahaiak, aulkiak eta parrillak jarriko ditu udalak.
  • 16:30etik 18:30era, Andatza plazan, haurrentzako ur parkea.
  • 18:00etan, Okendo plazan, kale antzerkia Capicua taldearen eskutik.
  • 18:00etan, Jaizkibel plazan, Extremadurako ogi mamien dastaketa.
  • 19:00etan, Tximistarreta parkean, Holi Fest ekitaldia, DJ eta guzti. Kamiseta zuriekin eta begiak babesteko betaurrekoekin joatea gomendatu dute.
  • 19:00etan, Isla plazan, Mocedades taldearen kontzertua.
  • 22:30ean, Kale Nagusian, zezensuzkoa.
  • 23:00etan, Okendo plazatik abiatuta, danborrada.
  • 23:00etatik 02:00etara, Oriarte Landaberriko eremuan, DJ Markelin.
  • 00:00etan, Okendo plazan, Süne-ren kontzertua.
  • 00:00etan, Jaizkibel plazan, El Gato con Jotas taldearen kontzertua.
  • 00:00etan, Isla plazan, Duo Imperial taldearen emanaldia.

Hilak 29, astelehena

  • 11:00etan, San Pedro parrokian, meza nagusia.
  • 11:30ean, Sagardotegi kaletik abiatuta, kantu eta dantza jira.
  • 11:30etik 13:30era, Isla plazan, haurrentzako parkea. Eguraldi txarra egiten badu Loidibarren pilotalekura eramango dute ekimena.
  • 12:30ean, Elizatze plazan, herri kirolak.
  • 13:00etan, kultur etxean, Lasarte-Oriako Gurutze Gorriko boluntarioei omenaldi instituzionala.
  • 16:00etan, Jaizkibel plazan, Sasodance ekimena.
  • 16:30etik 18:30era, Isla plazan, haurrentzako parkea. Eguraldi txarra egiten badu Loidibarren pilotalekura eramango dute ekimena.
  • 18:00etan, Blas de Lezo kaletik abiatuta, erraldoi eta buruhandien konpartsa, Ezpelur taldeko gaiteroekin batera.
  • 18:00etan, Okendo plazan, sardina jana.
  • 18:00etan, Okendo plazan, sagardo dastaketa.
  • 20:00etan, Jaizkibel plazan, The Noisemakers taldearen kontzertua.
  • 22:30ean, Kale Nagusian barrena, zezensuzkoa.
  • 22:30ean, kultur etxean, bertsolarien jaialdia: Maddi Lasa, Ane Labaka (herrikoak dira biak), Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Maider Arregi eta Onintza Enbeita ariko dira. Amaia Agirrek jarriko dizkie gaiak.
  • 23:00etatik 02:00etara, Oriarte Landaberriko eremuan, DJ Blessive.
  • 23:00etan, Isla plazan, Ibai Berriak taldearen kontzertua.

Hilak 30, asteartea

  • 11:30etik 13:30era, Tximistarreta parkean, Circus feria. Euria egiten badu, Loidibarren pilotalekuan ariko dira.
  • 16:30etik 19:30era, Tximistarreta parkean, Circus feria. Euria egiten badu, Loidibarren pilotalekuan ariko dira.
  • 17:30ean, Jaizkibel plazan, haurrentzako antzerkia Perli&Koxkolo bikotearen eskutik. Euria egiten badu Kalbario bideko estalkira eramango dute ikuskizuna.
  • 18:00etan, Blas de Lezo kaletik abiatuta, erraldoi eta buruhandien konpartsaren agurra, Ezpelur taldeko gaiteroak lagun.
  • 18:00etan, Isla plazan, Tsunami orkestraren kontzertua.
  • 19:00etan, Andatza plazan, bizikleta eta moto-trail erakustaldia Benito Ros pilotuaren eskutik.
  • 20:00etan, Okendo plazan, Balkan Paradise Orchestra taldearen emanaldia.
  • 22:45ean, Sasoeta ikastetxeko patiotik hurbileko suak jaurtiko ditu Vulcano piroteknia etxe ospetsuak.

Erlazionatuak