Agustin Valdivia Calvo alkateak, Gizarte Zerbitzuetako, Berdintasuneko zinegotzi Lourdes Acevedo Beldarrainek eta Emakumearen Zentroko koordinatzaile Maite Iglesias Sánchezek.dinamizatu dute agerraldia, baina bertan izan dire ere bestelako ordezkari politiko eta partaideen senide eta lagunak.
Aurtengo aldian, hemeretzi lan aurkeztu dituztela jakinarazi dute aioatu udal ordezkariek, eta esan, proposamenak baloratzeko hainbat irizpide hartu dituela kontuan epaimahaiak, hala nola, lanen "kalitate teknikoa eta artistikoa, baita kartelen originaltasuna eta sormena" ere. Hala, jakinarazi dute epaimahaiak "arreta berezia" jarri diola "emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuna sustatzeko mezu positibo eta argiei, emakumeen ahalduntzeari eta gizartea berdintasun balioetan sentsibilizatzeari begira". Halaber, honako alderdi hauek ere baloratu dituzte: "eskubide eta aukera berdintasunarekin lotutako balio positiboen transmisioa, familia erantzunkidetasuna, hezkuntza ez sexista eta berdintasunezkoa, berdintasunaren aldeko aktibismoa, emakumeen lorpenak, haien garapen profesionala eta gizartean duten presentzia, eta hizkera ez sexista eta berdintasunezkoa erabiltzea".
Herritarrek ere, sortutako afixen gaineko iritzia eman ahal izan dute; hori horrela, udalak azaldu duenez, epaimahaiak horiek kontuan izan ditu bigarren eta hirugarren sariak erabakitzeko orduan. Kartel irabazlea, aldiz, berdintasuneko teknikariek eta profesional espezializatuek osatutako epaimahaiak erabaki du.
Saritutako lanak
Arestian esan bezala, eta urtero lez, hiru lana saritu ditu udalak. Hirugarren saria Itxaso Zabala Ugartemendia eta Ane Herrera Carrascorentzat izan da. 60 euro poltsikoratu dituzte egindako lanagatik.
Bigarrena, berriz, Yeray Rodriguez Martinek eta Daniel Valdez Rodriguezek lortu zuten. 90 euroko ordainsaria ajso dute trukean.
Lehen saria, berriz, Nahia Saez de Maturana eta Lucia Gonalez Infante bikoarentzat izan da. 120 euro poltsikoratu dituzte. Horien afixa izango da, gainera, 2027ko Martxoaren 8a iragarriko duena.
Pozik jaso dituzte denek ala denek euren sariak eta talde argazkia aterata amaitu dute agerraldia.