MARTXOAK 8

"Ordenaren kontrako antolakuntza feminista" aldarrikatuko dute

Txintxarri Aldizkaria 2026ko martxoaren 3a

Duela bi urteko Martxoaren 8an egindako manifestazioa.

Martxoaren 8aren bueltan antolatu duen egitarauaren berri eman du aSUnak talde feministak. Ekintza gehienak igandean bertan aurrera eramango dituzte bertako kideek, besteak beste, Okendo plazatik 17:00etan abiatuko den manifestazioa.

Egitaraua

Otsailak 27, ostirala

  • 20:00etan, kultur etxeko auditorioan, film laburren eguna egin zuten Okendo Zinema Taldearekin lankidetzan.

Hilak 7, larunbata

  • 20:00etan, kultur etxeko auditorioan, Jo! antzezlanaren emanaldia egingo dute Korrika Kulturala ekimenaren barruan.

Hilak 8, igandea

  • 13:30ean, Jalgin, marianitada eta DJ Turka.
  • 14:30ean, Okendon, bazkari autogestionatua.
  • 16:30ean, Jalgin, trikipoteoa.
  • 17:30ean, Okendotik abiatuta, manifestazioa, Ordenaren kontra antolakuntza feminista lelopean.
  • 18:30ean, Sagardotegi kalean, salsa-batxata dantza saioa.
 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida por aSUnak🔥🌿💜 (@asunak.taldea)