Ehun bat herritarrek egin zuten bat Lilatoiko marea arrosarekin

Txintxarri Aldizkaria 2026ko martxoaren 4a

Arg.: Irutxuloko Hitza/Joseba Parron San Sebastian/G. Sukunza

Hilaren lehenean, arrosa koloreko jai handia izan zen Donostiako kaletan. Ia 6.500 emakume eta genero disidentek 36. Lilatoien parte hartu zuten; Lasarte-Oriako 118 parte hartzaile izan ziren, Ostadar Inklusioa taldeko Ane Asensio kidea ere

Bost kilometroko ibilbidea egin zuten korrika, oinez edo gurpil aulkian. Kirolaren bitartez emakumeen ahalduntzea lortu nahi duen ekitaldian jaia nagusi bada ere, badira denbora egitera doazenak ere eta helmugan azkarrena Legazpiko Mikele Zurutuza izan zen (18.34). Herritarren artean, Maddi Sukunza izan zen lehena (22.05) eta juniorren artean zazpigarren izan zen.