Adimen Artifiziala, mundua aldatuko duen tresna izenburua jarri diote gaurko saioari. Tresna horren bilakaera, ezaugarriak, aukerak, mehatxuak, eraginak eta beste hamaika kontu jorratuko dituzte Oriarte Landaberrira bertaratzen direnek. Ohi bezala, Beñat Iriondo adituak irekiko du mahai ingurua eta, sarreraren ostean, tertulia zabalduko dute parte hartu nahi duen edonork gogoetak eta hausnarketak partekatzeko aukera izan dezan.
Ekimen irekia dela gogorarazi dute antolatzaileek. 2023ko urrian ekin zioten gizartean pil-pilean dauden gaiak lantzeari eta makina bat saio burutu dituzte ordutik.