Torturaz argi hitz egiteko ikus-entzunezkoa

Txintxarri Aldizkaria 2026ko otsailaren 21a

Euskal Dokumentalen Zikloko hirugarren proiekzioa aurrera eraman zuen Okendo Zinema Taldeak. Igande honetan, laugarrena.

Asteko ezinbesteko hitzordu izan dira Euskal Dokumentalen Zikloaren harira proiektatutako obrak, hil honetan. 'Arg(h)itzen' izan zen ostiral iluntze honetan erakutsitako pieza. Igandean, beste pase bat egingo dute Okendo Zinema Taldekoek, eta Carlos Iglesiasek eta Xabier Zabalak zuzendutako 'Akelarre' dokumentala bota.

 

Orain arteko dokumentalik laburrena izan da, metrajeari dagokionez. Luzemetraia ikusi hosteko solasaldia, aldiz, orduz luzez izateko modukoa. Izan ere, Sakanan, 1966tik 2011era bitartean tortura paraitutako 30 lagunen lekukotzak biltzen ditu. 

Torturaren gaia oinarrietakoa izan arren, dokumentala "hortaz" ez dijoala adierazi zuen Manuel Lekuonara gerturatutako ordezkariak: "Obrak lehenengo pertsonan egindako berrogei urteko irakurketa burutzen du".

Ankerkerien detaileak alde batera utzita, historikoki euskal herrian gehiegikeria "zer" izan den esateko balio du luzemetraiak, baina lekukoei hitz egiteko tartea egiteko, batez ere. Aukera hori eman izanarekin eskertuta agertu zen ordezkaria; erantzun hori "nahikoa" iruditzen zaiela.

Aitortzen harira, gogora ekarri zuen aitortzak ematen ari direla, egunotan, Nafarroan. Dokumentalarekin lanean hastean horrelakorik ez zutela egiten zehaztuta, harro zen solaskidea, eurak bildutako testigantzak erabili baitira gobernura eraman eta gehiegikeria poliziala jasandakoei errekonozimendua emateko. Arg(h)itzen pieza 28 lekukoek osatzen badute, jakinarazi zuen, dagoeneko zortziri aitortu dietela gehiegikeria; proiekzioko egunean bertan, hots, ostiralean eman zioten berria azken aitortuari. Datu horren aurrean, "satisfakzioa" adierazi zuen Mikelatxo Urbiko kideak. Izan ere, aipatzekoa bada aipatzekoa bada auzolanaren emaitza dela talde horrek zuzendutako pieza, eta herrilanean egindako lana Nafar Gobernuaren artxibo ofizialaren parte, izan, badela, egun. 

Proiekzio gehiago 

Arestian esandakoari jarraiki, Akelarre: marearen kontra dokumentala eskainiko du Okendo Zinema Taldeak, igande iluntzean. Bertan, izen bereko musika taldearen ibilbidearen inguruko nondik norakoez gozatzeko aukera izango dute ikus-entzuleek. Sarrerek 6 euro balio dute. Filmaren ostean, zuzendariarekin hitz egin ahalko dute.

Datorren astean, hilak 27, laburmetraien eguna izango da ostirala. Lau emakumezkoen ikus-entzunezkoak emango dituzte: Cara de bicicleta (Amaia Nerekan, Itziar Zorita); Locas del ático (Tamara Garcia); Le prime volte (Giulia Cosentino, Perla Sardella); eta Habana industrial (Ainhoa Ordoñez). Sarrerak, ohi bezala, 6 eurotan.