BB2B (edo Beterri-Buruntza Enpresentzat) egitasmoko aurreneko saioa zibersegurtasunari buruzkoa izango da, hilaren 12an, 09:00etatik 11:00etara. Bigarrena 26an aurrera eramango dute eta "pertsonalaren arloan enpresek pairatzen duten absentismoa" jorratuko dute. Eta martxoaren 12rako programatu duten jardunaldian jasangarritasuna izango dute ardatz, "kontzeptuetatik ekintzetara eman beharreko urratsak" landuta. Mankomunitateko langileek jakinarazi dute datorren hilabetetik aurrera hilean saio bat egingo dutela, hil bakoitzeko bigarren ostegunean.
Aipatutako saio horietan izena eman nahi dutenek esteka hau erabili behar dute horretarako. Informazio gehiago eskuratu nahi dutenek 943-24 45 23 telefono zenbakira deitu edo enpresa@beterriburuntza.eus helbide elektronikora idatz dezakete.
Egutegia
Hilak 12, osteguna
- 09:00etatik 11:00etara, zibersegurtasunari buruzko saioa. ZIUR zentroko adituen eskutik.
Hilak 26, osteguna
- 09:00etatik 11:00etara, enpresetako absentismoari buruzko saioa.
Martxoak 12, osteguna
- 09:00etatik 11:00etara, enpresen iraunkortasunari buruzko saioa.
Martxotik aurrera hilabetero saio bana aurrera eramango dute, hil bakoitzeko bigarren ostegunean.