Okupazioaz eta espazio autogestionatuez aritu dira

Txintxarri Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 7a

Asteleheneko tailerreko irudi bat. Argazkia: LOGA gazte asanblada.

Urte berriari ekitearekin batera martxa hartu dute LOGA Lasarte-Oriako Gazte Asanbladako kideek. "Herriko problematika nagusiari" heldu zioten hilaren 5ean, hau da, etxebizitzari. Okupazioa eta espazio autogestionatuak izan zituzten hizpide Donostiako Alde Zaharreko Gazte Asanbladako kideekin batera aurrera eramandako tailerrean, Xirimiri elkartean. Hurrengo ekimenei buruzko berri gehiago "laster" emango dituztela iragarri dute herritarrek.