Ikasturte honetan aurrera eramango duten hirugarren jardunaldia izango da. Aurreko bietan heziketa eta euskararen egoera jorratu zituzten.
Borobilean Elkarteak iragarri du hilaren 27an aurrera eramango duela hurrengo hitzaldi-tertulia. 19:00etan izango da, ohi bezala, Oriarte Landaberri institutuan. 'Gerrak, arantzelak, injustiziak... birpentsatu dezagun mundua' lelopean egingo dute solasaldia eta bi aditu gonbidatuko dituzte: 'Berria' egunkariko kazetari Arantxa Elizegi eta nazioarteko analista Txente Rekondo. Bertaratzen den norbaitek hala beharko balu, unean bertan saioa gaztelaniara itzultzeko zerbitzua emango dutela jakinarazi dute antolatzaileek.
Ikasturte honetan aurrera eramango duten hirugarren jardunaldia izango da. Aurreko bietan heziketa eta euskararen egoera jorratu zituzten.