VOXen aurkako manifestazioa, iruditan

Txintxarri Aldizkaria 2025eko azaroaren 7a

Bazkalostetik parean izan dituzte manifestariak. Bi deialdi zabaldu dituzte herrian, aurrenekoa, 16:30ean. Okendo plazan elkartu dira dozenaka lagun eta hasi dira "Alde hemendik, utzi bakean!" edota "poliziarik gabe ez zarete ezer" bezalako aldarriak oihukatzen. Erantzuna emateko asmoz elkartu dira baita ere 70 bat lagun Elizatze plazan, 18:00etan, manifestazioari ekiteko. Elkartu, ikur antifaxistak hartu eta erdigunean barrena mobilizatu dira aurrena, Sagardotegi kalean komunikatu bat irakurtzeko gero. 

Erlazionatuak

Istiluak eragin ditu VOXen etorrerak

Txintxarri Aldizkaria aza 07, 21:15 Politika