Egitaraua
- 12:00etan, auzo elkarteko lokalean, Heriotzaz, beldurretik maitasunera saioa. Alaia Martin, Ane Labaka eta Oihana Iguaran ariko dira bertsotan; gaiak Amaia Agirrek jarriko dizkie eta Nere Erkiagak aurkeztuko du ekimena.
- 16:30ean, auzo elkarteko lokalean, Porrotx eta Marimotots pailazoekin tailerra egingo dute gaztetxoek, baita auzo elkarte pareko parkean zuhaitz bat landatu ere. Ondoren, jatekoa izango dute.