"Harrigarria iruditu zaigu eta bihotzez eskertuta gaude jasotzen ari garen babes guztiarekin.
Hasteko, larunbateko agurrean parte hartutako pertsonei aitortza egin nahi diegu. Pirritx, Porrotx eta Marimototsek dioten bezala nebarre egin genuen, gugan tristura nagusi bazen ere, agurrean zehar barre txikia ere atera baitzitzaigun. Omenaldi honetan, aita nolakoa zen adierazi zen: auzoari eta herriari lotua, ezagun, lagun, eta familiagandik oso estimatu eta maitatua. Mila esker, Tomax eta Pontxo txalaparta jotzeagatik. Mila esker Joxe Mari, omenaldian gidari, eta aitaren eta gure bizitzan bidelagun izateagatik. Eskerrik asko izeba Arani, Iko-ri eskainitako hitzengatik, eta Tomas lehengusuari biolinarekin jotako pieza ederrarengatik. Mila esker Antton eta Lierni, bertso eder horiek eskaintzeagatik. Eskerrik asko Ostadar eta bertako kide den Begoñari hitzengatik, Fede hain zoriontsu egin duen lasterketa antolatzen jarraitzeagatik eta igandean zehar ere berataz gogoratzeagatik. Mila esker Zabaleta auzoari auzolanari esker bizitako eta eraikitako harreman estuengatik. Eskerrak Amane eta Oihanaren kuadrilla zein auzoko lagunei, beti hor egoteagatik hoberenak zarete! Eskerrik asko pailazoei egoera gogorrenetan nebarrea sorrarazteagatik. Mila esker Ume Alaia elkarteko gure Rosari beti alboan zaitugulako. Eskerrik asko Donetz bertaratu ezin izanda bidalitako idatzi eder eta hunkigarri horrengatik, baita Ixiar eta Arantxari hitzei ahotsa jartzeagatik. Mila esker Pili eta Txanpiri aurretik eta egunean bertan antolaketan laguntzeko prest izan zaituztegulako.
Jarraitzeko, eskerrak eman TXINTXARRI aldizkariari, aitari dedikatutako idatzia eta egindako argazki bildumagatik.
Bihotzez mila esker Juanma eta Olatzi une hauetan eskaini diguzuen babes eta goxotasunagatik.
Eta nola ez, mila-mila esker bertaratu zineten guztioi eta uneoro ondoan egon zaretenoi: familia, lagun, lankide ohi, auzotar eta herrikide bakoitzari. Zuen hitz eta besarkaden goxotasuna sentitu dugu aitak utzitako hutsune honetan eta etapa berri honi ekiteko indartu gaitu.
Fede oso maitatua eta estimatua dela sentitu dugu eta ziur gaude berak ere zuek bezain beste maite zaituztela.
Oihana, Amane eta Junkal"
 
                                     
                    