Ekitaldia egingo du Islada Ezkutatuak taldeak astebete barru, Mirentxun

Txintxarri Aldizkaria 2025ko urr. 19a, 10:00

Frankismoaren biktimak omentzeko monolitoa 2023ko azaroan inauguratu zuten Islada Ezkutatuak taldeko kideek.

Oroimen historikoa berreskuratzeko lanean ari den Islada Ezkutatuak taldeak iragarri du ekitaldi bat aurrera eramango duela hilaren 26an, 12:00etatik aurrera, balio sinboliko eta historiko izugarria duen Mirentxu eraikin inguruan, duela urte batzuk jarritako monolitoa dagoen tokian. "Frankismoaren basakeria" jasan zuten lasarteoriatarrak aintzatetsiko dituzte ordubete inguruko ekimenean.

Erlazionatuak

Esanahi berritua du gaurtik Mirentxuk

Txintxarri Aldizkaria 2023 aza 26 Gizartea

Eraikin polit baten iragan makurra

Iñigo Gonzalez Sarobe 2023 aza 24 Gizartea