Mugitzeko moduko eguna da gaurkoa

Txintxarri Aldizkaria 2025ko ira. 26a, 08:15

Europako Mugikortasun Astearekin bat egin du Lasarte-Oriako Udalak aurten ere eta jarduera ugari antolatu ditu Artelatz enpresarekin elkarlanean. Horietako gehienak gaur aurrera eramango dituzte.

Egitaraua

  • 11:00etan, Ondo Ibili egitasmoaren barruan paseo osasuntsua emango dute, Okendo plazatik abiatuta.
  • 16:30etik 20:00etara, bigarren eskuko bizikleten azoka, Okendo plazan. Beharrezkoa da aurrez izena ematea (943-67 02 49 telefonoan edo www.merkabi.eus atari digitalean) eta ez dute onartuko 600 euroko salneurria baino garestiagoa duen ibilgailurik.
  • 17:00etatik 19:30era, tailerrak gaztetxoentzat. Txirringaren txirrinak atontzeko saioa egingo dute, eta ostean, hori etxera eramango dute. Irakurketa txokoa ere izango dute.
  • 17:00etatik 19:30era, jolasak kalean; Okendo plazan eta Kale Nagusian.
  • 18:00etan, ipar martxa saioa, Ostadar SKTren eskutik.
Erlazionatuak