Mahai inguru batekin hasiko dira komentuaren 350. urteurrena ospatzen

Txintxarri Aldizkaria 2025eko irailaren 18a

Komentuko mojak, uztail erdialdean egindako elizkizun berezian.

Ama Brigitarren komentuak hiru mende eta erdi bete dituela-eta zenbait ekimen aurrera eramango dituzte gaurtik larunbatera arte. Aurrenekoa eraikin horri buruzko solasaldia izango da, 19:00etan, komentuan bertan. Hiru hizlari ariko dira jendaurrean: Deustuko Unibertsitateko Historia katedradun Jose Anchon; kristau humanista den Santon Sarasola; eta, Felix Garitano kapilaua bera.

Bihar, Oiaso Boskoteak euskal musikan oinarritutako kontzertua emango du: Ez dago gure artean pestarik, musikarik gabe. Sarrera doakoa dela jakinarazi dute antolatzaileek. 

Egun potoloa larunbata izango da. 10:00etan, diana egingo dute herrian barrena Hamaika Doinu Lasarte-Oriako Txistularien Taldeko kideek. 11:00etan, ospakizun erlijiosoa hasiko da. Elizbarrutiko gotzainak gidatuko du elizkizuna eta Alboka Abesbatzak, Donostiako Santa Maria Basilikako organista Ana Belen Garciak, Erketz EDTk eta Zero Sette Akordeoi Orkestrak parte hartuko dute.

Erlazionatuak