Urria iristeko irrikaz daude adineko lasarteoriatarrak

Txintxarri Aldizkaria 2025ko ira. 16a, 09:00

Urriaren 1etik 8ra ospatuko dute Adinekoen Omenaldi Astea, jardueraz betetako programa batekin: jokoak, otorduak, dantzaldi eta kontzertuak, meza gimnastika erakustaldia... Adina adin, oso pertsona aktiboak direla erakutsiko dute Biyak Bat egoitzaren bueltan ibiltzen diren herritarrek. Lasarte-Oriako Udalaren laguntza izan dute egitaraua prestatzeko.

Ekimen sorta

Urriak 1, asteazkena

  • 12:00etan, kalejira eta bandera igotzea, Biyak Bat egoitzan (Kale Nagusia, 40).
  • 16:00etan, karta jokoak, Biyak Bat egoitzan.

Urriak 2, osteguna

  • 10:00etatik 11:00etara, gimnastika erakustaldia, Maialen Chourraut kiroldegian.
  • 16:00etan, jokoak: toka, igela eta botea. Isla plazan.

Urriak 3, ostirala

  • 11:00etan, Ondo ibili paseo osasuntsua, Okendo plazatik abiatuta.
  • 12:00etan, paseo osasuntsuan parte hartu dutenen hamaiketakoa, Antonio Mercero aretoan.
  • 19:00etan, Biyak Bat koruaren emanaldia, kultur etxean.

Urriak 4, larunbata

  • 09:30ean, ibilaldi neurtuaren hasiera, Okendo plazan. Jarduera horretan izena emateko azken eguna hilaren 26a izango da, ostirala.
  • 18:00etatik 20:00etara, dantzaldia Trio Galera taldearen eskutik, Oriarte Landaberri ikastetxeko patioan.

Urriak 5, igandea

  • 12:30ean, meza, San Pedro parrokian. Kalejiran joango dira herritarrak bertara, Biyak Bat egoitzatik aterata. Elizkizuna girotuko du Biyak Bat koruak.
  • 14:00etan, bazkaria eta dantzaldia, Michelin kirol guneko pilotalekuan. Izena emateko azken eguna ostirala da, hilak 19.

Urriak 6, astelehena

  • 18:00etatik 19:00etara, bingoa, Biyak Bat egoitzan.
  • 18:00etatik aurrera, jokoak, egoitzan: patata beroa, arrautza koilaran eramateko lasterketak eta dardoak, pilota itsasgarriekin.

Urriak 7, asteartea

  • 18:00etan, jokoen sari banaketa, Biyak Bat egoitzan.

Urriak 8, asteazkena

  • 10:30ean, urrezko ezteiak egiten dituzten bikoteen kalejira.
  • 11:00etan, meza, Ama Brigitarren komentuan. Biyak Bat koruak girotuko du elizkizuna.
  • 12:00etan, oroigarri eta argazkien banaketa, egoitzan.
  • 14:30ean, bazkaria eta dantzaldia, Herriko Etxea jatetxean.
Erlazionatuak

Bandera igo dute, omenaldi asteari ekiteko

Txintxarri Aldizkaria 2024 urr 01 Gizartea

Urrezkoa izan da azken ospakizuna

Txintxarri Aldizkaria 2024 urr 08 Gizartea