Testutxo bat irakurri dute ekimenari hasiera emateko; horren bitartez, ospakizun ona izan dezatela opa diete herritarrei. Hori amaituta, bandera igo eta kolore gorriko serpentinak jaurti dituzte airera. Ostean, akordeoi jotzailearen erritmora dantzatu du dantzari gazte batek aurreskua, eta mokadutxoa jatera joan dira bertaratu direnak gero. Adinekoen ondoan izan dira zenbait udal ordezkari ere, hala nola, PSE-EEko Agustin Valdivia alkatea, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Nuria Fernandez. eta Partehartze saileko batzordeburu Nagore Duran, EH Bilduko Esti Garmendia eta EAJko Jon Antxordoki
Ospakizunek arratsaldean izango dute jarraipena; tute eta mus txapelketa aurrera eramango dute, egoitzan bertan 16:00etan.