Avenida taberna-jatetxeak babestutako txapelketa egin dute. Establezimendu horretako jabe Yon Mikel Rodriguez, Josema Azpeitia kazetari gastronomikoa, Jose Manuel de la Serna Karrantxo eta iazko irabazle Malu Kastresana izan dira epaileak. Partaideek aurkeztu dituzten 12 tortillak baloratu dituzte honako lau ezaugarri hauek kontuan izanda: itxura, zaporea, urtsutasuna eta trinkotasuna. Elaborazioak dastatu eta deliberatzeko tarte bat hartu ostean, irabazleak iragarri dituzte: Martina Muñoz (datorren urteko txapelketan epaimahaikide izango da), Jorge Redondo eta Ina Uhalte. Sariak banatu eta gero, ohiko moduan, tortillak txosnara eraman dituzte eta pintxotan saldu dituzte zatiak, agortu arte.