Ekainaren 4an aurrera eramango dute bigarren jarduera: bizi testamentua nola egin ikasteko tailer bat antolatu dute, Duintasunez Hiltzeko Eskubidea-rekin batera, 18:00etan, Antonio Mercero aretoan.
Azken asteetan heriotzaren gaiari buruzko ekimen interesgarriak egin dituzte, hala nola Borobilean Elkartearen mahai ingurua edota Eli Elizegi eta Iñigo Suberbiola osasun langile lasarteoriatarren hitzaldia.