Hilaren 29ko afari solidarioak prestatzeko elikagaiak bilduko dituzte gaur Okendon

Txintxarri Aldizkaria 2025ko api. 12a, 08:00

Lasarte-Oriako Elkartasun Sareko kideek jakinarazi dute elikagai bilketa solidarioa egingo dutela gaur goizean Okendo plazan, 11:00etatik 13:00etara, hilaren 29an Donostian banatuko dituzten afariak prestatu ahal izateko. Kale egoeran dauden dozenaka pertsonarentzat prestatzen dituzte otordu horiek, Kaleko Afari Solidarioak egitasmoko lagunekin elkarlanean. Urtarrilean hasi ziren hilean behin txandak egiten.

Olioak, lekaleak, arroza, esnea eta txokolate hautsa ekartzeko eskatu diete herritarrei. Horrez gain, kale egoeran dauden pertsonek gau hotzei aurre egin behar izaten dietenez, berotzeko jantzi eta arropak ere jasoko dituzte: mantak, lo zakuak, bufandak eta eskularruak. 

Biharko bilketan ekarpena egitera ez ezik, hilaren 29ko afari solidarioen prestaketan parte hartzera gonbidatu dituzte lasarteoriatarrak.