Maite Zaitut jaialdira joateko autobusa antolatu dute

Txintxarri Aldizkaria 2025ko api. 11a, 07:00

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek herri omenaldi beroa jasoko dute maiatzaren 3an, Barakaldoko BEC aretoan. Bertara joan nahi duten herritarrentzat autobus zerbitzua antolatu dutela jakinarazi dute Ttakun Kultur Elkarteak eta Zabaleta Auzolan eragileak. Ibilgailuak bi geldialdi egingo ditu, 14:00etan bat Tajamarren eta 14:15ean beste bat Zabaletako Antonio Blas plazan. Itzulerako bidaia, berriz, 20:00etan izango da, jaialdia bukatu berritan. Antolatzaileek salgai jarri dituzte txartelak dagoeneko, 15 eurotan, Ttakunen bulegoan (Geltoki kalea 4, behea). 

Bestalde, irakurleen artean egindako zozketako saridunak nortzuk izan diren jakinarazi du TXINTXARRI aldizkariak: Ainhoa Iturriza Gartzia, Nere Otegi Garcia, Sandra Rezola Imaz eta Rebeca Elola Perez. Zorionak guztiei eta ondo pasa!