Lasarte-Oriako osasun zentroaren egoerari buruz -martxoaren 19an, esaterako, mediku bakar batek egin zuen lan- hitz egin du berriki Agustin Valdivia alkateak, Osakidetzako zuzendari nagusia den Susana Lopezekin. Gaurko udalbatzarrean gai horren berri emango duela jakinarazi dute Lasarte-Oria Osasun Publikoaren Alde (LOOPA) plataformako kideek, eta, horregatik, herritarrak animatu dituzte 18:30ean pleno aretora bertaratzera edo bilkura streaming bidez jarraitzera. "Aferaren jarraipen zuzenena egiteko bide egokiena dela uste dugu".