Sinadura bilketa horretan Xumela koruak abestuko duela aurreratu dute antolatzaileek. Sinatzaileek 18 urte edo gehiago izan behar dituzte eta firmatzerako unean nortasun agiria aurkeztu. Horrela egin ezean, sinadurak ez du balioko. Gaurkoaz gain beste bi kaleko bilketa ekitaldi egingo dituzte gutxienez, bat larunbatean eta bestea datorren asteko asteazkenean, Andatza plazan jarri ohi duten azokan.
Pentsiodunen mugimenduko kideek hilabeteak daramatzate HEL egitasmoa lantzen. Nabarmendu dute pentsiodun askok eta askok hilean 850 euro edo gutxiago kobratzen dituztela eta gehienak, hamarretik zazpi, emakumeak direla.