Ricardo Ortega: "Nahiko poliki hasi baina dena ematen saiatu nintzen"

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urr. 31a, 13:00

Ricardo Ortega izan da herriko ipar martxalari azkarrena gizonezkoen kategorian.

Gustura zaude krosean egindakoarekin? Espero zenuen?

Oso gustura geratu nintzen, bai. Nahiko poliki hasi nintzen baina gero, ez dakit zergatik, nire buruari exijitu eta dena ematen saiatu nintzen; eta, bueno, ongi samar bukatu nuen. Ez, baina, egia esan, momenturen batean burutik pasa zitzaidan, nire kategorian oso gutxi ginen eta.

Zein zen zure helburua igandeko lasterketa hasi aurretik?

Ez nuen inolako helbururik, ongi bukatzea baizik.

Zure iritziz, zerk egiten du berezi Lasarte-Oriako kros herrikoia?

Ez dakit zerk egiten duen horren berezi, baina egia da egun berezia dela, giro aparta izaten dela. Esan daiteke herri osoak hartzen duela parte, modu batera edo bestera.

Igandeko giroaz gozatu zenuen?

Bai, noski. Gainera, krosean nire bi semeekin batera (nork bere modalitatean)  parte hartu izana gozamenerako arrazoi doblea izan da niretzat.