27. Lasarte-Oria Bai! Kros Herrikoiaren ibilbidea

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urr. 25a, 08:14

Hilaren 27an, 10:30ean Lasarte-Oria Bai! Kros Herrikoiaren irteteko pistola tiroa entzungo da berriro Geltoki kalean. Aurten ez da patinatzailerik izango, beraz, korrikalariak izango dira proba irekiko dutenak. Lasterkariek 10 kilometroko bidea egingo dute. Iazko moldaketaren ostean, aurten berriro ohiko ibilbidera itzuliko da Lasarte-Oria Bai! krosa eta Hipodromo ondoko Arrapide pasealekutik egingo dute lasterka parte hartzen duten korrikalariek. Korrikalarien ostean, ipar martxako kideak hartuko dute irteera marra eta 5 kilometroko ibilbidea egingo dute herrian barrena. Aurten, gainera, Gironako ipar martxa taldeko kideak izango dira lehian.