Gustura zaude krosean egindakoarekin? Espero zenuen?
Oso gustura eta ez, egia esanda, ez nuen espero. Familiartean atera nintzen krosean, Eñaut anaiarekin eta lehengusu batekin. Nire gaitasunak zeintzuk diren kontuan izanda ahalik eta ongien egitea zen nire asmoa; Xirimiri ondotik jaitsi eta herrira sartzean jendearen animoak entzuten nituen, une horietan bigarren emakumea nintzela ere bai; estutu eta erronka horri eustea erabaki nuen.
Erronkari eutsi eta lortu, gainera. Zer moduz helmugaratu zinen? Gogorra egin zitzaizun askorentzat "amaiezina" izaten den zuzengunea?
Lasterketa eta gero denborak begiratu nituen eta azken kilometroa egin nuen azkarren. Egia da badirudiela ez dela inoiz amaitzen baina beno, iritsi nintzen; hustuta, hori bai.
Zure iritziz, zerk egiten du berezi Lasarte-Oria Bai! Kros Herrikoia?
Herriko lasterketa da, eta, nire kasuan, familiakoak joan zirenez ikustera, xarma berezia eman zion probari. Egun atsegina izaten da.
Hurrengo erronkak zeintzuk dira?
Abenduaren 31n Villabonako San Silvestrea jokatuko dut; urtero egiten dut. Gero, agian, Erregeetako Krosa ere bai.