Lasterka nagusia amaituta, 22. Korrika Festari ekin diote Geltoki kalean. Haur eta gaztetxoek taldeka parte hartu dute haien adinari egokitutako tarte eta buelta kopurua osatzeko proban. Jolas giroa nagusi izan ohi bada, lehia ere nabaritu da zenbait lasterketetan, elkarri begira iritsi baitira helmugara buruan zihoazenak. Edonola, irribarre izan da keinu ohikoena, eta ahalegina ere nabari bazen ere batzuen aurpegian. Eroria izan dutenek ere lortu dute amaierara iristea eta hori ere bada nahikoa saria. Ostadar Inkusioko talde bat ere aritu da aurtengo lasterketan eta kadete azkarrenei saria eman diete festa amaieran: Ganix Gartzia Azpiroz, Julen Mate Santos, Unax Guisado Sanz, mutiletan, eta Irati Gallego Martín, Erin Iruretagoiena Jimenez eta June Iruretagoiena Jimenez, nesketan.