Donairek nabarmendu duenez: "Lehen aldia da hemen parte hartzen dudana eta nire lehen lasterketa da. Ez nuen inongo erreferentziarik".
Lasterketa taldetxo batean hasi du eta Cristina Borrásen oniritziarekin aurrera egin duela azaldu du: "Cristinak eraman du hasierako taldetxoa. Hasieratik bere ondoan egoteko esan dit eta bigarren kilometroan igoeran, aurrera egingo nuela erabaki dut. Atzean utzi ditut eta badaezpada buelta eman dut taldeari begiratzeko. Cristinak aurrera lasai egiteko esan dit eta ez ditut gehiago ikusi. Pozarren nago egindakoarekin. Lehen lasterketa denean eta urte batzuk dituzuenean, ba harrotasun gehiago duzu".
Mendian ipar martxa egiten ohitua dagoela azaldu eta oraingoan errepideko teknikara ohitu behar izan dela jakitera eman digu: "Teknika gehiago landu behar duzu. Besoak eta hanken hurrenkera ongi markatu behar duzu, martxa atletikoaren antzekoa da. Gainera, hirian gogorragoa da, errepideak hankak gehiago kargatzen du".
Giroa eta Lasarte-Oriako Ipar martxa taldearen harrera ere nabarmendu ditu: "Jardunaldia eta giroa primerakoak izan dira. Eguraldiari errespetua genion, baina ona egin du azkenean. Harrera ederra egin digute. Lasarte-Oriako Ipar martxako taldea ere primerakoa da eta oso eskertua nago taldeak egun hauetan egin duenagatik".