Borrasek Lasarte-Oriako proban sentsazio oso politak izan ohi dituela aipatu digu: "Plazer bat da hona etortzea lehiatzera. Giroa eta harrera ederrak dira. Gozamena da berriro hemen egotea. Podiuma egitean gozamena handitzen da. Baina niretzat garrantzitsuena harrera, adeitasuna, antolakuntza, giroa... Guztia primerakoa da".
Gaurko proban lauko taldetxo bat egin dutela kontatu du: "Lehen bi kilometroak elkarrekin egin ditugu. Baina Josepek beso-zabalera handiagoa duenez, guk baino oinkada handiagoa ematen du eta aurrera egiteko esan diot. Beraz hiru geratu gara gero emakumen mailako garaipena lehiatzeko. Antzerako erritmora gindoazen hirurak eta azken kilometroan erabaki da garailea. Erresistentzia gehiago izan duenak irabazi du, kasu honetan ni".
Hirugarren urtea du Cristinak Gironako Ipar martxako taldearekin Lasarte-Oria Bai! ipar martxa proban parte hartzen duena eta hiruetan eskuratu du garaipena: "Ezin izan gara urtero etorri, pandemia ere tartean egon da eta hiruretan txapela eskuratu dut. Pozik nago horregatik".
Hala ere, Gironako taldea ez da zehazki proba egitera etortzen: "Lasarte-Oriako ipar martxa taldea lagun dugu, adiskidetasun handia dugu, urtetakoa eta horiekin egotera etortzen gara. Gironara ere etorri izan dira. Kirola ezagutzera emateko eta ekimena babesteko etortzen gara. Ipar martxari ikusgarritasun gehiago emateko. Gero sariak lortzen baditugu, primeran. Baina gure helburua kirolari ikusgarritasuna ematea eta Lasarte-Oriako taldeari babesa ematea dira".