Ormazabal loradendari eman dio antolakuntzak 1 zenbakidun dortsala aurten. Jabeetako bat den Ramon Ormazabalek eta Pello anaiak 'Aurreskua' dantzatu dute gainerako dantzariekin batera, jasotako aintzatespenaren eskertza gisa. Andoni Iparragirre eta Bixente Beltranek, bitartean, txistua jo dute.