Lasarte-Oria Bai! Kros Herrikoian izena emateko azken orduak

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urr. 25a, 13:45

Inskripzioa Ostadarreko webgunean edo Manuel Lekuona Kultur Etxean egin daiteke

Lasarte-Oria Bai! krosean webgune bitartez eman duten korrikalariek hilaren 26an eta lasterketa egunean Michelin kirol gunean jasoko dute dortsala zein kamiseta teknikoa, aurrerago zehaztutako ordutegian.

Eta oraindik dortsala erosi ez duten korrikalariek bi aukera dituzte; Ostadarren webgunean egin –gaur, hilaren 25a, da azken eguna– edo presentzialki Manuel Lekuona Kultur Etxera hurbildu, 17:00etatik 19:30era. Bihar, hilaren 26an, Michelin kirol guneko pilotalekura lekualdatuko da izen emate bulegoa. Ordutegia 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30era izango da. Lasterketa egunean ere, martxan izango da gunea, 09:00etatik 10:00etara.