Kulturartekotasuna landuko dute datorren asteko osteguneko borobilean

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urriaren 16a

Iraileko saioan herrigintza jorratu zuten Oriarte Landaberrira bertaratutakoek.

Borobilean elkarteak hilabete honetako saioa aurrera eramango du datorren asteko ostegunean, 19:00etan, Oriarte Landaberri eraikinean: 'Lasarte-Oria: harrera herria?'. Kulturartekotasuna jorratzen ari diren zenbait eragiletako kideak gonbidatuko dituzte solasaldira: Hernaniko Elkarte Multikulturala, Zaldibiako Lardizabal Herri Eskola eta Orioko Zaragueta Herri Eskola.

Erlazionatuak